Aurkezpena Kulturolan egin dute gaur goizean, eta ekitaldian Gipuzko Buru Batzarreko lehendakaria Joseba Egibar eta Arrasateko Uri Buru Batzarreko lehendakaria Agurne Juldain ere aritu dira.
Alderdiaren alkategaiak adierazi duenez “egia esan, ilusio handiarekin nago eta batez ere eskerrak eman nahi dizkiot EAJri, berriro nigan konfiantza jartzeagatik”.
Arrasate definitu du “herri dinamiko, ausart eta oso langile” bezala, “sentimentu komunitario indartsukoa”.
EAJ-PNVko alkategaiak adierazi du egungo erronkei “gertutasunetik, komunitatetik eta pertsonatik aurre egiten” ari zaiela. Bere alderdiak “herri-proiektu sendoa” dauka eta Arrasatek “jauzi kualitatibo bat emateko garaia da”.
Horretarako “gure erronkak izango dira auzoak hobetzea, kirol-azpiegitura moderno eta jasangarria izateko aukera, eta bizi komunitarioari bultzatzea”.
“Baina batez ere Arrasateri Euskadin tokia emango diogu”, eta bere hitzetan “Arrasatek bere erreferentzialtasunean gora egingo du”.
Gipuzko Buru Batzarreko lehendakaria Joseba Egibarrek eskerrak eman dizkio alkategaiari “garai hauetan konpromiso pertsonala eta politikoa hartzea ez baita hain erraza. Izan ere, populismoz josita daukagu politika, ez herrigintza”.
“Duela zortzi urte ireki zen esperantzatik etorri da etorkizuna marrazteko aukera”. Bere hitzetan, Udala “guztion etxea da”. Egungo Udal-gobernua Arrasateko “guztion etxeetaz jabetzen, arduratzen da”.
Horretarako “herria ezagutu behar da, herria errespetatu eta bi horietatik maitasuna dator. Mariak hori erakusten digu”. Joseba Egibarren hitzetan, bere alderdiak hiru oinarri ditu: “Euskadiren existentzia”, “balio demokratikoak” eta “justizia soziala”. Gehitu duenez Maria Ubarretxenak “lan bikaina” egin du.
Arrasateko Gipuzko Buru Batzarreko lehendakariak, Agurne Juldainek, adierazi du bere alderdiak “herrigintzan duela oinarria”.
“Lanean gabiltza Arrasate indarrean jartzeko”. Adierazi duenez “iraganean ere altxorra daukagu, bi agintaldi goaz lanean, Arrasate bere tokian jartzen. Baina guk gehiago nahi dugu”.
Alderdiak Arrasaterentzako “gidaria daukagu”, “ez dakit pertsona onena den, baina duda barik momentu honetan behintzat bai”.
Maria Ubarretxena Cid “abertzalea, euskalduna, indartsua, ilusioz betetakoa, lan asko egindakoa, zortzi urte daramatza Alkatetzan”.
Uri Buru Batzarreko lehendakariak azaldu du alkategai onartu duela “aho batez eta prozesu luze baten ondoren”.
Ze zabiltzate? Maria dala alkategai gero notizia kendu, gero berriz jarri, beste mediotan ere, sentsura usaina hartzen dut
“Ez dakit pertsona onena den, baina duda barik momentu honetan behintzat bai”. JOPELASSS, HAU ESAN EGIN BEHAR DA!!!
Horrek 2 gauza esan nahi ditu:
1) une honetan ez dutela ganorazko beste inor.
2) ez duela legealdia osorik egingo.