“Garai berri bateko erronkei aurre egiteko” gobernu talde “berritu eta prestatua” aurkeztu du Foru Aldundiak. Hamar diputatuetatik zazpi emakumeak dira, sei karguan estreinatzen dira, eta sailen antolaketan ere aldaketak daude.
Testua: Gipuzkoako Foru Aldundia. Argazkia: MB artxiboa.
Foru Aldundiak gaur jakinarazi ditu 2023-2027 legegintzaldirako departamentuen konfigurazioaren ildo nagusiak, eta horietako bakoitza zuzenduko duten diputatuen izenak. Eider Mendoza diputatu nagusiak azaldu duenez, erakundearen gobernu-egitura eraldatzeko egin diren lehen urratsen helburua da !garai berri baten erronka kolektiboei modu eraginkorragoan erantzutea, aldaketa sozial, ekonomiko eta teknologiko handiak ezaugarri dituena, hiru zutabe nagusitatik abiatuta: bizi-proiektu oparoak eta kalitatezko zerbitzu publikoak garatzeko baliabideak bermatuko dituen ekonomia lehiakorra; gizarte-politikak eta pertsona ahulenei arreta ematea; eta lurraldearen etorkizunerako proiektu estrategikoak sendotzea”
Atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietan Eider Mendoza diputatu nagusi izendatu zuten inbestidura saioa egin ondoren, izendapena gaur formalizatu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Mendozak, jarraian, indarrean dagoen agintaldia amaitutzat eman eta legegintzaldi berriari hasiera emango dioten hiru dekretuak onartuko ditu: egungo foru-diputatuek beren eginkizunak bertan behera uzteko dekretua; Aldundiko sailak, jardun-arloak eta eginkizunak zehazten dituena; eta diputatu nagusi izango direnen eta diputatu nagusiordeen izendapena. Hirurak bihar, larunbata, sartuko dira indarrean.
Egun horretan bertan egingo da Foru Gobernu berria eratzeko saioa, diputatuek halakotzat egiaztatzen dituen benera jasoko duten ekitaldi publiko batean. Jarraian, legegintzaldiko lehen Diputatuen Kontseilua egingo da, eta, beraz, EAJ-PNVk eta PSE-EEk sinatutako akordio programatikoa garatzeko lanari ekingo dio Foru Gobernuak ondorio guztietarako. Hartuko duen erabakietako bat Aldundiaren oinarrizko egiturari buruzko dekretua onartzea izango da. Dekretu horrek sailen konfigurazioa ezartzen du, sail bakoitzari atxikitako zuzendaritza eta organoekin. Era berean, gobernu berriko kide guztiak Batzar Nagusiek igandean Oiartzunen egingo duten osoko bilkura ibiltarian izango dira.
Mendozak nabarmendu duenez, Foru Aldundiak “gobernu-talde berritu eta gaztetu bat” izango du, “aurpegi berri askorekin, irudikatzen dutena belaunaldi berri bat lekukoa hartzen ari dela, emakumeak gobernu-arduretan gero eta gehiago parte hartzen dugula, eta bide horrek ez duela atzera bueltarik. Lan talde sendoa eratu ahal izan dugu, erakundeen kudeaketa eskarmentua, balioa profesionala eta pertsona uztartzen dituena, eta lurraldeko errealitate sozio-ekonomiko zein elkarte-sarea ezin hobeto ezagutzen duena. Esperientzia duten pertsonen, eta freskotasuna eta ilusioa ekarriko dizkiguten aurpegi berrien arteko nahasketa hori, oso positiboa izango da legealdi honi baldintzarik onenetan eta berme guztiekin aurre egiteko”, azaldu du.
José Ignacio Asensio (Tolosa, 1966) izango da, hain zuzen, Iraunkortasun departamentuaren arduradun nagusia izango da. Sailaren izen berriarekin, Gipuzkoatik trantsizio ekologikoari eta erronka klimatikoari erantzuteko politikak barnebiltzeko borondatea irudikatzen da. Erakunde publikoen eta lurraldeko eragileen arteko koordinaziotik abiatuta, hainbat alderdi jorratzeko lan egingo du, hala nola eraginkortasun energetikoa, energia-kontsumoaren murrizketa, energia berriztagarrien hedapena, komunitate energetikoak eta autokontsumoa, edo ekonomia zirkularra eta birziklapena sustatzea. Horrela, neutraltasun klimatikoaren helburuak duen dituzten deskarbonizatutako ekonomia eta gizarte baterantz aurrera eginez. Asensio izango da, gainera, lehen diputatu nagusiordea.
Gizarte Politiketako departamentuak Maite Peña (Errenteria, 1975) izango du buru aurrerantzean ere, eta erronka nagusietako bat izango da pertsona ardatz duen zainketa-eredua hedatzen jarraitzea, erakundeen arteko koordinazioan sakonduz, teknologia aurreratua txertatuz, prebentzioa indartuz, komunitatea inplikatuz eta ematen diren zerbitzuen etengabeko ebaluazioa bultzatuz. Gizarte-premia berriei erantzutea, hala nola bakardadeari eta osasun mentalari, hirugarren sektore sozialarekiko lankidetza estutzea eta gizarte-zerbitzuen epe ertain eta luzerako iraunkortasuna bermatzea izango dira beste ardatzetako batzuk. Halaber, bigarren diputatu nagusiordea izango da Peña.
Ane Insausti (Donostia, 1984) izango da berrikuntza nagusietako bat eratu berri den gobernuan, Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako sailaren gidaritza hartuko duelarik. Telekomunikaziotan ingeniaria eta MBA China Europe International Business School-en (CEIBS), azken urteotan MUBIL Mugikortasun Adimentsu eta Iraunkorreko Zentroko zuzendari izan da. Lurraldeko industria-ehuna ondo ezagutzen du, eta jarduera ekonomikoa indartzeko politikak, I+G+B ekosistema eta Etorkizuna Eraikizen esparruan hedatutako proiektu estrategikoak izango ditu lehentasun, hala nola mugikortasun berriarekin, teknologia kuantikoekin, terapia aurreratuekin edo zibersegurtasunarekin lotutakoak.
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu berria Azahara Domínguez (Irun, 1990) izango da, Soziologiako gradua eta Irakasleen Prestakuntzako masterra. Domínguezen jarduera-eremu nagusien artean garraio publikoa hobetzea, eskualde guztietan garraio publikoaren erabilera eta lurralde barneko eta kanpoko konektibitatea bultzatzea izango dira, karbonogabeko garraio-eredu baterantz aurrera eginez eta lurraldearen konexioa erraztuko duten bidegorri-sareak bultzatuz. Era berean, MUGI txartelaren prestazioak digitalizatzen eta intermodalitatean oinarritutako mugikortasun-proiektuak eta azpiegitura jasangarriak garatzen jarraitzeko lan egingo du. Nabarmendu behar da Turismo zuzendaritza ere bere gain hartuko duela sailak. Hazkunde ekonomikoa eta jasangarritasun integrala bateratuko dituen kalitate-eredua finkatzen jarraitzea izango da lehentasuna.
Maria Ubarretxena (Urretxu, 1980), Deustun Humanitate eta Enpresa lizentziaduna, karguan estreinatuko da ere. Haren ardurapean egongo da Bide Azpiegituretako sailaren kudeaketa. Enpresen eta erakundeen esparruan ibilbide luzea egin du Ubarretxenak, eta datozen lau urteetan errepide-sare moderno eta jasangarri bat finkatzeko lan egingo du, lurralde-kohesioa bermatzeko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta digitalizazioa eta berrikuntza txertatzeko, azpiegitura adimendunetara jauzi kualitatiboa eginez.
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirola bultzatzeko politiken erreferentea Goizane Álvarez (Donostia, 1977) izango da, aurreko legealdian Kiroletako zuzendaria izan zena. Diziplina anitzeko sortzaile gazteen eta sormen-industrien lana balioan jarri eta bultzatzea, kultura-ondarea eta haren babesa indartzea eta lurralde osoko kultura- eta kirol-azpiegiturak hobetzea izango dira lan-ildoetako batzuk.
Beste aldaketa nagusietako bat izango da lehen sektorearekin lotutako politikek berezko egitura duen sail bat izango dutela, Xabier Arruti (Beizama, 1968) buru izango duen Lurralde Oreka Berdeko departamentua, hain zuzen. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da, eta Landa Garapeneko eta Nekazaritzako Elikadurako Proiektuen Kudeaketako Masterra dauka. Arrutik oreka berdearekin lan egingo du abiapuntu nagusi gisa. Erabaki horren bidez, gobernu berriak sektore honen eta landa-ingurunearen garrantzia eta pisu espezifikoa aitortzen ditu, klima-aldaketa, paisaiaren eta ingurumenaren kudeaketa, elikaduraren etorkizuna, bioekonomia eta Gipuzkoako udalerri txikien biziberritzea bezalako erronketan duen eraginagatik. Belaunaldi-erreleboaren eta sektoreko berrikuntzaren aldeko apustua egingo da.
Gobernantza sailak ere diputatu berri bat izango du, Irune Berasaluze (Mendaro, 1968), Zuzenbidean lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Esperientzia instituzional handia du eta abokatutzan aritutakoa da. Aldundiaren eraldaketa-prozesua gauzatzen jarraitzea izango da bere egitekoa, bai belaunaldien arteko erreleboaren ikuspegitik, bai beharrezkoak diren zerbitzuen eta gobernantza-ereduaren ikuspegitik, desburokratizazioan sakontzeko eta politika publikoen diseinuan, hedapenean eta ebaluazioan herritarren partaidetza sustatzen jarraitzeko. Foru gobernuaren bozeramailetza ere bere gain hartuko du.
Bestalde, Jokin Peronak (Orio, 1978) Ogasun eta Finantza Saileko arduradun nagusi izaten jarraituko du, 2020tik bete izan duen eginkizuna hain justu. Zerga-sistema gero eta bidezkoagoa, progresiboagoa eta ekitatiboagoa finkatzen jarraitzearen alde egingo du, desberdintasunen aurkako borroka eta Aldundiaren zerbitzuen nahikotasuna bultzatuko dituena; zerga-iruzurrari eta -saihesteari aurre egiteko baliabideak, lankidetza eta araudia hobetuko ditu; eta zerga-politika sendotuko du ekonomia bultzatzeko, aberastasuna sortzeko, talentua erakartzeko eta ingurumena babesteko tresna gisa.
Arrasaten EH Bildu dagoenez herriaren mesedetan ala alderdiaren mesedetan lan egingo du?
Denborak esango du, herriarekiko konpromezua galdu orduko alderatu du
Hau bai hau, hainbestetan esan diguten Modelo PNV.,
Alkatetza galdu, Gipuzkoa galdu ta PPri esker
Bide azpiegituretako foru diputatu..
Tristea. Gipuzkoarrok ez dugu hau erabaki, are gutxiago PPren laguntzarekin, urtaran, maria eta lanpostu politikoak galdu dituzten eajkideak “berkokatzea” Gipuzkoarrok ez dugu hau merezi
Mesedez ez hitz egin gipuzkoar guztion izenea , bildutarroi asko gustatzen zaizue eta. Nik adibidez bai aukeratu dut hau gipuzkoarentzat.
Kepa, zuri nork esan dizu ni bildukoa naizela. Trikimailu politikoak erabiltzea legala izango da, baina penagarria da. Bildu kentzearren pprekin aliatzea, edo edozeinekin. Euskaldunen kalte; labastida eredu
Ba zorionak PPri esker eskuratu du zuk hautatutakoak gehiengoa. PNVtarroi asko gustatzen zaizue boterea, kosta ala kosta, galdu ala galdu, gipuzkoar guztion izenean.
Kepa Bildutarrok ez gipuzkoarrok hau erabaki dugu:
EH 22 (+5)
PNV 17 (-3)
Psoe 7 (-2)
Pp 3 (+2)
Elkarrekin 2 (-2)
Gipuzkoarron hitza izan da.
PNV modeloakin, galtzaileak (botoak galtzen dutenak)
boterera ,herria be saltzeko prest.
Herriak hitzegingo du, seguru.
Nik behintzat , EAJko botoemaile abertzalea banintz , ez nituzke frankisten botoak onartuko.
PSE-EEko botoemaile ezkertiarra banintz ezta .
Politikaz bizi gura duen jeltzalea banintz , bai , onartuko nituzke frankisten botoak Alkate , Diputatu edo soldata ederdun edozein kargu eskuratzeko..eta ondoren ate birakaria.