Marga Zubia margolari arrasatearrak bakarkako lehen erakusketa ireki du

0
1105

Arrasatearren 20 margolan baino gehiago gaurtik aurrera ikusgai daude Aretxabaletako Arkupen. 20 urterekin margotzeari ekin zion, eta 50 urterekin bere zaletasunari modu jarraituagoan heldu zion.

Argazkia: Aretxabaletako Udala.

Aretxabaletako Udalak azaldu duenez, “Marga Zubia margolariak (Arrasate, 1950) bere lehen bakarkako erakusketa” ireki du gaur.

“20 urterekin margotzen hasi zen”, eta ondoren “bi hamarkadatan lanaldi osoko lana egin eta bi alaben zaintzan eman ondoren, 50 urterekin bere zaletasunari modu jarraituagoan heldu zion”.

1999tik 2002ra teknika ezberdinetan hobetu zuen, Kutxa Fundazioko Gizarte- eta Familia-Zentroak antolatutako ikastaroetan.

Ondoren, Arrasate Margo Taldearekin bate egin zuen, eta bere taldekideekin zenbait erakusketa jarri izan ditu: Arrasateko Kulturaten eta Harresi Aretoan, Bergarako Aroztegi Aretoan eta Nahikari tabernan, eta Urretxuko Lizarazu Aretoan.

Zubia Lezetak “Olioa da bere pinturetan gehien erabiltzen duen teknika, eta gaiak askotarikoak dira”. Gaur zabaldu dute erakusketa Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, eta otsailaren 28ra arte bisitatu ahal da.

Bertako ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera 11.00etatik 13.00etara eta 18.00etatik 20.00etara, baita larunbatetan 11.00etatik 13.00etara ere. Igandetan eta jaiegunetan itxita. Erakusketan 20tik gora margolan daude ikusgai, gai askotarikoak. Zorionak Marga!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen