Herritar ugari murgildu dira Mararen egunean

0
1823

Mararen aldeko eguna da gaur eta herritar asko murgildu dira berari laguntzeko. Atzo 4 urte bete zuen eta gaur herritarrekin ospatzen dabiltza. Goizean zehar, erraldoiak, buruhandiak, dantzariak, txosna…izan dira gaixotasun larria duen arrasatearri laguntzeko.

Erraldoi eta kilikien konpartsa, Lore Gazteak, Txikitxu Arrostaitz, Ttakun Txalaparta elkartea, Arrasateko Trikixa eskolak, Arrasateko Txistulari eta Gaiteroak, eta Mondravember elkartea bertan izan dira neska arrasatearrari laguntzeko eta bere urtebetetzea ospatzeko. Gauen Ohiu!, Malaña eta Aiama taldeak arituko dira Gaztetxean Mararen aldeko eguna borobiltzeko; sarrerak 5€ euro balioko du. “BIDEA ELKARRIN EGINGO DUGU”.



ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen