Arratsaldeko txapelketarako 16 urtetik gorako gazteek edota gazte-kuadrillek eman dezakete izena. Ordea, goizeko lehiaketan, soilik 2013an jaiotako haurrek jokatu ahalko dute. Lehiaketa honetan, Mondrarekin batera beste 11 taldek hartuko dute parte. Bi txapelketak ekainaren 14an jokatuko dira, larunbata.
Kartela: Mondra / Artxiboko argazkia: Mara cln1 ekimena.
Mara arrasatearrak cln1 gaixotasun arraroa sufritzen du, eta Mondrak berari laguntzeko txapelketa antolatu du. Guztira 12 klubek parte hartuko dute goizeko txapelketan:
- Ariznabarra
- Aurrera Vitoria
- Bergara
- Cultural de Durango
- Ermua
- Galdakao
- Martutene
- Mondra
- Portugalete
- Real Sociedad
- Santutxu
- Vasconia
Lehiaketa hau goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:30era jokatuko da, futbol 11 formatuan, eta 2013an jaiotako haurren parte-hartzearekin. Sarrera 3 euro izango dira.
Arratsaldeko txapelketaren izen-ematea, ordea, zabalik dago oraindik, 16 urtetik gorako gazteentzat. Lehiaketa hau arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko da futbol 8 formatuan.
Mondrak jakitera eman du lehenbiziko aldiz gazteendako F8 txapelketa antolatu duela, eta izen-ematea zabalik dago gazteentzat zein gazte-kuadrillentzat.
Arratsaldeko “txapelketaren iraupena eta sariak izena emandako taldeen araberakoa izango da. Izen-ematearen prezioa 100 €/taldeko da, eta galdetegian ageri den kontu korronte zenbakian egin beharko da”.
“Izena emateko azken eguna ekainaren 6a izango da”. Izen-ematearen galdetegia betetzeko klikatu hemen
Txapelketa hauez gain, puzgarriekin ere gozatu ahalko da Mojategi inguruan RS fundazioaren eskutik. Txapelketa hau posible egiten dutenen artean ere Lacturale esnea eta Arrasateko Udala daude.





