Kuadrillen Arteko Santamas Krosa ospatu berri da, Mararekiko elkartasunez, eta Joshe Elorzaren aldeko omenaldiarekin. Mutiletan azkarrena Iban Delgado izan da, emakumeetan Ane Zabala, kuadrilla mistoetan Bizi Hadi, emakumezko kuadrilletan Arrasate Atletiko Taldea, eta gizonezko kuadrilletan ere AAT.

Gaur bezalako egun batean, 2023an, Joshe Elorza Gorosabel zendu zen, Arrasate Atletiko Taldeko partaide, eta Santamas Krosak omenaldia egin dio.
Gorazarre hunkigarria herri-lasterketa baino lehen izan da, senide ugari, Ihintz Bengoa dantzaria eta txistulariak bertan izanda. Bertaratutakoek txalo beroak eskaini dituzte.

Bestalde, Mararen gaixotasunaren aurka eta bere bizitzaren alde, herritarrek dirulaguntza eman ahal izan dute, Susana ama bertan izanda.

Ekimena ondo bidean egin da, eta gurasoak azaldu digu errifa denak saldu direla. Gainera, lasterkari ugarik ekarpen ekonomikoa egin dute.


Kirol-esparruari dagokionez, ondokoak dira saria lortu dutenak:
Lehen gizona: Iban Delgado Gallego, denbora 19:3.8
Lehen emakumea: Ane Zabala Bruña, denbora 24:5.2
Lehen emakumezko kuadrilla: Arrasate Atletiko Taldea, puntuazioa 322
Bigarren emakumezko kuadrilla: Oinazkarrak, puntuazioa 360
Hirugarren emakumezko kuadrilla: Kotxeskoba, puntuazioa 422
Lehen gizonezko kuadrilla: Arrasate Atletiko Taldea, puntuazioa 42
Bigarren gizonezko kuadrilla: Keniatak, puntuazioa 59
Hirugarren gizonezko kuadrilla: Endika eta Sergioaren lagunak, puntuazioa 61
Lehen kuadrilla mistoa: Bizi Hadi, puntuazioa 260
Bigarren kuadrilla mistoa: Puttin Sorsi Crew, puntuazioa 307
Hirugarren kuadrilla mistoa: Lolailo, puntuazioa 424
Zorionak guztiei!




















































































