Monterrongo Kondetzaren historia misterio eta artilunez beteta dago. Dinastiaren sorreratik goi mailako pertsonaiak ikusten ditugu konde edo kondesaren tituluarekin, gehien bat Madrileko gortean eta aristokraziako jauregietan ezagun zirenak. Horietako batekin nator gaur, bere garaiko protagonista izan zena, gora behera askorekin, baita politikan ere. Manuel María –Luis Gonzaga Eustasio- Aranguren Gaytan de Ayala da pertsonaia, 1794ko martxoaren 29an Arrasaten jaioa. Bere gurasoak ere, Santiago Elias Aranguren eta Maria Josefa Gaytan de Ayala, arrasatearrak genituen.