Zuzendari arrasatearrak ‘Una vez Euskadi…’ film luzea grabatzeari ekin dio. Grabazioak zenbait aldaketa eragin ditu herriaren erdialdean.


Manu Gomez zuzendari arrasatearraren taldea gaur goizean goiz Soraluzen grabatzen hastekoa zen. La Canica Films da ekoizlea, EITBren eta RTVEren laguntzekin.

Arrasateri dagokionean, taldea gaur goizean Ferreriasen sekuentzia batzuk grabatzen aritu da.
‘Erase una vez… Euskadi’ filmak 1985eko udako lau gazteren istorioa kontatzen du. Gomezek azaldu duenez “integrazioaren eta elkarbizitzaren normalizazioarengatik borrokatu zutenen istorioa da.”
Aktoreetako bat Yon Gonzalez bergararra da, eta Asier Floresek, Miguel Riverak, Aitor Calderonek, Hugo Garciak, Pilar Gomezek, Luis Callejok, Marian Alvarezek, Rafa Martinek, Ruth Diazek, Aron Piperek, Fernando Sotok, Vicente Romerok, Maria Isasik eta Maria Alfonsa Rossok osatzen dute aktore taldea.

Grabazioak denera 7 asteko iraupena izan dezake. Zuzendari arrasatearrak, ‘Hilarri’ bere lehen film laburrarekin, Zinebi euskal zinemaren sari nagusia irabazi zuen, eta ‘Das Kind’ bere azken film laburrarekin nazioarteko 50 sari baino gehiago eskuratu ditu.
