Filmaren 6 emanaldi programatu dira Amaia Antzokian bi asteburutan banatuta: urriaren 29 eta 31an eta azaroaren 1, 2, 6 eta 8an. Emanaldi guztiak 19:30ean izango dira.
Testua: Arrasateko Udala. Argazkia: MB artxiboa.
‘Erase una vez… Euskadi’ filma ikusteko aukera izango da Amaia Antzokian urriaren 29tik azaroaren 8ra bitartean. Guztira 6 emanaldi bi asteburutan banatuta: urriaren 29 eta 31an eta azaroaren 1, 2, 6 eta 8an. Emanaldi guztiak 19:30ean izango dira.
Azaroak 2an Manu Gomez zuzendaria egongo da emanaldian, eta ostean berarekin solasalditxo bat izateko aukera izango dute bertaratutakoek.
Filma 1985ko Euskadin dago kokatua. Eskola amaitu da, azkenean iritsi dira opor-egunak. Marcosek eta bere hiru lagunek, Jose Antoniok, Pakitok eta Tonik, udaren etorrera espero dute, batez ere uda oparoa, hamabi urterekin ez baitu axola ez non, ez noiz, ez nola. Bizitzak ekarri dien labirintoan egingo dituzte orduak, antzinako Euskadi borrokalari, nahaspilatsu batean. Horma grafitierazko labirintoa, non gomazko pilotak eta askatasun-ametsak errebotatzen dituzten; kooperatibetan prefabrikatutako zeru gris batez estalia, non heriotzak eta bizitzak jada ez duten harreman formalik.