La Canica Films izango da ekoizlea, RTVEren eta EITBren laguntzarekin. Grabazioa abuztuaren 24an hasiko da, eta 8 asteko iraupena izango du.
Argazkia:
Historia nuevos realizadores.
Manu Gomez zuzendari arrasatearrak bere
proiektu berria grabatuko du Soraluzen. La Canica Films izango da ekoizlea,
RTVEren eta EITBren laguntzarekin. Grabazioa abuztuaren 24an hasiko da, eta 8
asteko iraupena izango du.
‘Erase una vez… Euskadi’ filmak 1985eko udako lau gazteren istorioa kontatzen
du. Gomezek azaldu duenez “integrazioaren eta elkarbizitzaren
normalizazioarengatik borrokatu zutenen istorioa da.” Aktoreetako bat Yon Gonzalez bergaratarra da, eta Asier
Floresek, Miguel Riverak, Aitor Calderonek, Hugo Garciak, Pilar Gomezek, Luis
Callejok, Marian Alvarezek, Rafa Martinek, Ruth Diazek, Aron Piperek, Fernando
Sotok, Vicente Romerok, Maria Isasik eta Maria Alfonsa Rossok aktore taldea osatzen dute.
Zuzendari arrasatearrak, ‘Hilarri’ bere lehen film laburrarekin, Zinebi euskal
zinemaren sari nagusia irabazi zuen, eta ‘Das Kind’ bere azken film
laburrarekin nazioarteko berrogeita hamar sari baino gehiago eskuratu ditu.