Nazioarteko musikagileak uztailaren 9an eskainiko du kontzertua Monterron parkean. Sarrerak maiatzaren 30ean jarriko dira salgai.
Argazkia: Manu Chao.
Antolakuntzatik nabarmendu dutenez, Mondra n’ Roll jaialdiaren azpiegitura erabiliko da kontzertua antolatzeko, Naiz.eus egunkariak azaldu bezala.
Sarrerak maiatzaren 30ean jarriko dira salgai musikaze.net plataformaren bitartez, 10.00etatik aurrera eta 22 euroren truke (gehi kudeaketa gastuak).
Naiz egunkariko harpidedunek %20ko deskontua izango dute: maiatzaren 30ean 10.00etan jasoko dituzte argibideak email bidez, edo harpidedunen txokoan.
Manu Chao ez da bakarrik ariko Arrasateko kontzertuan, aurrez bi talde gazte arituko baitira: Iruñeko Burutik eta Zumaiako Eire.