Euskal Herrira itzuli da eta ez da bakarrik egon. Bi talde gaztek, Burutik eta Eire, giroa berotu dute.
Monterron parkea atzo bete zen Manu Chaok eskaini zuen kontzertuarekin, asteburuan ospatu den Mondra&Roll jaialdiari jarraipena emanez. Abeslariak 2016tik ez zuen Euskal Herria bisitatu, eta, ondorioz, salgai jarritako 2.600 sarrerak berehala agortu ziren. Manu Chaok dantzan eta kantuan jarri zituen ikus-entzuleak bere abestiekin, eta kontzertuan zehar bere kanturik ezagunenak interpretatu zituen.
Euskal Herrira itzuleran, Manu Chao ez zen bakarrik egon. Bi talde gaztek, Burutik eta Eire, giroa berotu zuten. Eszenatokira igotzen lehenak Burutik izan ziren. Iruñean hazia, iaz kaleratu zuen bere lehen diskoa, ‘Hamabost segundu’. Ondoren, Eire taldea aritu zen eta Zumaian sortu berri den bikote honek hainbat abesti eskaini zituen.