Mantentze-lanak Arrasateko Olandixo tunelean

1
366

Aurreikusitako lanak egin ahal izateko GI-2620 errepideko erreietako bat itxi egingo da 6 egunez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak mantentze-lanak egingo ditu Olandixoko tunelean, Arrasaten. Hori dela eta, beharrezkoa izango da errei bat zenbait egunez trafikoari moztea, eta trafikoa kontrako erreitik bideratzea.

Errei-mozketak GI-2620 errepidean egingo dira, Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean. Zehazki, otsailaren 10ean, 11n eta 12an Aretxabaletako norabideko erreia moztuko da, eta otsailaren 15ean, 16an eta 17an Aramaioko norabideko erreia. Mozketak egunez egingo dira, 08:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara.

Ibilbide alternatibo gisa, Mugarrieta eta Markulete biribilguneen arteko GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen da.

Iruzkin 1

  1. Zer gertatzen da tunel honekin? Ia hilero itxi behar dute erreiren bat mantentze lanak egiteko, hau normala da?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen