Mankomunitateak, positibo baten ondorioz, protokoloa aplikatu du, eta herritarrei zerbitzua ematen jarraitzen du

0
1053

Debagoieneko Mankomunitateak nabarmendu du “desinfkezio-lan denak egin direla, protokoloa zorrotz aplikatu dela eta herritarrei zerbitzuak ematen jarraitzen duela”. Badaezpada, bertako 5 langile koarentenan dira.

Argazkia: Mankomunitatea.

Herenegun bertako langile batek positibo eman zuen, eta ondorioz Mankomunitatea aplikatzen hasi zen Osalanek eta enpresa espezializatu batek landutako protokoloa.

Debagoieneko Mankomunitatetik azpimarratu dutenez “desinfekzio-lan guztiak egin dira, eta protokoloa zorrotz aplikatzen ari gara”.

Positiboaren ondorioz 5 langile koarentenan daude, “10 egun iraungo duena eta positiboarekin harreman zuzena izan zutenei bina PCR egingo zaizkie badaezpada”.

Mankomunitatetik ziurtatu dituzte “Mankomunitateak normaltasunez funtzionatzen jarraitzen duela eta herritarrekiko ohiko zerbitzuak eskaintzen jarraitzen ditugula”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen