Mankomunitateak Icex Next nazioartekotzeko programa aurkezteko online saioa egingo du

0
407

Debagoieneko Mankomunitateak online saio bat antolatu du martxoaren 12an, ostirala, goizeko 9: 00etan, enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko laguntza ekonomikoa emateko ICEX Next programa aurkezteko. Programa ICEX Espainia Esportazio eta Inbertsio erakunde publikoak kudeatzen du.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastu kontzeptuak bi multzotan sailkatzen dira:

  • Aholkularitza pertsonalizatua: 50 orduko aholkularitza poltsa, nazioarteratzearen eta kanpoko lehiakortasunaren arloetan adituak diren ICEX aholkulariek eskainia.
  • ICEXek kanpoko merkataritza-sarea eta langile-sarea sustatzeko, aztertzeko eta garatzeko gastuak laguntzen ditu  enpresek nazioarteko estrategia garatu eta ertzeko (Nazioarteko prospekzio eta sustapen gastuak, kanpoko sare komertzialaren garapen gastuak, nazioarteko sailaren kontratazio gastuak. ).Gehienez 20.000€ (enpresaren gastuen %60a).

Izen-ematea beharrezkoa izango da.

Egitaraua:

9:00 – 9:05 l Sarrera  DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA Enpresa saila

9:05 – 9:10 l ICEX Zerbitzuak
Ana Gonzalez de la Presaren eskutik (Gipuzkoako Merkataritza eta ICEX-eko Zuzendaria)

9:10 – 9:40 l ICEX NExt Programa
Xabier Ansaren eskutik ( ICEX Next programaren Euskadiko koordinatzailea) programaren azalpena.

9:40 – 10:00 l Galde eskeak

Izen-ematea: HEMEN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen