Mankomunitateak Epele ireki edo ez “datozen asteetan” erabakiko du

0
900
hondakin

Ukatu egin du Mankomunitatea “prest” dagoenik Arrasate-Bergara arteko zabortegia berrirekitzeko. Azterketa tekniko eta ekonomiko batzuk egiten dabil, eta emaitzak jakin ostean, erabaki egingo du.

Atzo Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen Debagoieneko Mankomunitatea “prest” zegoela Epelek zabor industrial ez-arriskutsuak hartzeko.

Gaur goizean Mankomunitateko lehendakariak, Maite Anton-ek hori gezurtatu du, eta azaldu du oraindik ez duela erabaki Epele berrireki edo ez.

Erabaki hori “Mankomunitatearen Batzordeari dagokio”, eta erabakia hartzeko azterketa teknikoak eta ekonomikoak egiten dabil, horrela “erabakia konbentzituta eta sostengu tekniko eta ekonomikoarekin” hartzeko. Datu horiek jakin ostean, Mankomunitateak erabakia hartuko du, “datozen asteetan”.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du Epelera hondakinak eramatea “oraingoz konponbide onena izan daitekeela”. Halere, onartu du erabakia Debagoieneko Mankomunitateari dagokiola.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen