Mankomunitateak elikadura saltokiei zuzendutako energia aurrezteko aholku zerbitzua martxan jarriko du

0
359

GFAko Ingurumen departamentuarekin elkarlanean,  Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziatik energiaren aurrezpen eta eraginkotasunerako informazio eta sentsibilizazio ekintzak desberdinak jarri nahi ditu abian. Horretarako Debagoineko elikadura saltokiei (harategiak, arrandegiak, supermerkatu txikiak..) energia faktura ulertzeko eta energia aurrezteko banakako aholkuak emateko martxan jarriko dute doako zerbitzua.

Mankomunitatetik azpimarratu dutenez “oraingo honetan fokua jarri nahi dugu harategi, arrandegiei, etab kamara frigorifikoak izanda kontsumo altuagoak izan ohi dituztelako. Programaren harrera ikusita aurrerago zerbitzu zabalagoa emateko aukera aztertuko da.”

Ekimena urrian zehar burutuko da. Azken fakturak bildu, establezimendura bisita teknikoa egin eta ondorioak eta gomendioak aurkeztuko dira. Programa doakoa da. Plaza mugatuak, izen emate ordenaren araberakoak.

Bestalde, urriaren 22an enpresa industrialei zuzendutako saio praktiko bat egingo dute berokuntza, klimatizazioa eta argiteria sistemetan aurrezteko aholkuekin.

Izen ematea

Informazio gehiago:

Debagoieneko Mankomunitatea-Garapen Agentzia
943 793090
enpresa@debagoiena.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen