Mankomunitateak azaldu du Epelek ezin dituela hondakin industrialak jaso

0
946
zabortegi

Debagoieneko Mankomunitateak ukatu du Epele horretarako “aukera bakarra” denik, GHK-ko lehendakariak adierazi bezala. Epele berrirekitzeko beharrezkoak lirateke, besteak beste, 1’5 milioi € baino gehiago.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak bilera egin du, eta bertan parte hartu dute lurraldeko 8 mankomunitateek (tartean Debagoienekoak) eta Aldundiak.

Bilerak Zaldibarko hondamendiaren osteko egoera aztertu du, kontuan hartuta Mutiloako zabortegia aurki itxiko dela.

Atzo GHK-ko ordezkariek adierazi zuten Epeleko zabortegia dela “hondakin industrial ez arriskutsuak” jasotzeko “aukera bakarra”.

Debagoieneko Mankomunitatea, ordea, ez dator bat GHK-ko presidenteak adierazitakoarekin. Bertako lehendakari Maite Antonek azpimarratu du hondakin industrialen kudeaketa ez dela GHK-ren eskumen. 

Berretsi du Arrasate-Bergara mugan dagoen zabortegia itxita dagoela, eta berrirekitzeko beharrezko izango liratekeela Europar Batasunak gai jorratzea, hilabeteetako prozesu administratiboa eta 1’5 milioi € baino gehiagoko kostua. 

Mankomunitateko lehendakariak argitu du gai hau ez dutela batzordean aztertu, eta bi aukera nagusi daudela:

Epeleko zabortegia berriro martxan jartzea Mankomunitateak kudeaturik edo behin-betiko ixtea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen