Mankomunitatea kezkatuta agertu da edukiontziak erretzeak eragiten dituen arrisku eta galerengatik

0
1351

Testua: Debagoieneko Mankomunitatea.

Azken bi hilabeteetan, abenduaren 23tik martxoaren 2ra bitartean, Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzan 47 edukiontzi, Erreta azaldu dira. Hauetatik, Aretxabaletan 32 edukiontzi, Arrasaten 10 edukiontzi eta Eskoriatzan 5 erre dituzte.

Egoera ulergaitza egiten zaigu Debagoieneko Mankomunitatea osatzen dugun denoi, ez diogu inolako zentzurik ikusten, eta kezka handiz bizi dugu. Kezkaz, suteek, edukiontziaz gain, aparkatutako ibilgailuak eta inguruko eraikinak ere kaltetu izan dituztelako, eta pertsonen osasuna ere arriskuan jartzen dutelako. Kezkaz, egileen osasuna ere arriskuan egon daitekeelako, eta, noizbait norbait harrapatzen badute, duda barik ondorio penalak izango dituelako.

Bestalde, ez dugu ahaztu behar edukiontziak erretzeak denoi eragiten ditugun kalte ekonomikoa,
Erretako edukiontzi horiek, bailarako gainerako guztiak bezala, Debagoieneko Mankomunitatekoarenak ziren; hau da, eskualdeko udaletxe guztien artean, herritar guztien artean, erositakoak. Edukiontzi erreketen kostu ekonomikoa oso handia izan da, 52.500 euro ingurukoa. Eta kalkulu horretatik kanpo geratzen dira suhiltzaileen lanak, edukiontzi berriak jartzeko lanak, garbiketak…

Beraz, suteek dituzten ondorioak ikusita eta sor ditzaketen kalteak ikusita, berriro horrelakorik ez
errepikatzeko eskatu nahi dugu. Suarekin ez da jolastu behar!!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen