Manex Balerdik eta Unai Matak irabazi dute Munduko txapelketaren bigarren partidua. Manex Balerdi antzulatarrak eta Unai Mata nafarrak Argentinako selekzioaren aurka jokatu dute. 23 urte azpiko 36 metroko Munduko Txapelketako multzoen faseko bigarren partidua izan da hau. Partidua arratsaldeko 17:30etan hasi da Iscarreko frontoian, Valladoliden.
Ander Muruak Andoni Gaskue nafarrak bere taldekidearekin batera jokatu zuen atzo. Lehen partidua honetan Frantziaren aurka jokatu zuten eta garaipena Muruarentzat eta Gaskuerentzat izan zen (10-1, 10-1).
Txapelketako finalerdiak urriaren 21ean, ostegunean, jokatuko dira eta finala hilaren 22an.