Mandara Yoga eskolak, yoga tailerra egingo du minbizia dutenei zuzenduta

0
375

Kartela: Mandara yoga eskola

Hurrengo ostiralean, otsailak 16, goizeko 11:00etatik 12:30etara yoga onkologiko tailer bat egingo da Mandara yoga eskolan; minbiziaren duten pertsonei zuzendua eta egokitua. Saioa dohainik izango da eta Raquel Rodriguezek emango du. Raquel, donostiarra da eta Yoga onkologikoan espezializatuta dago.

Tailerraren helburua, yogak dakartzan onurak minbiziaren prozesuaren barruan dauden pertsonetara eramatea da. Horretarako yogaren praktika, prozesuaren egoerara egokitzen da, baliabide ezberdinak erabiliz. “Beraientzat espazio propio bat izatea ezinbestekoa dela uste dugu”. Tailerrean jende asko parte hartzen badu, beste saio bat egitera ateak irekita dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen