‘Mamuari so’ hitzaldia emango du Floren Aoizek ekainaren 8an Iratin

0
316

Testua eta kartela: Arrasateko Sortu.

Hurrengo asteko asteazkenean ospatuko dugu “Karkabatik Herria” izeneko solasaldi zikloaren bosgarren saioa, ekainaren 8an. Saio honetan gure garaia ulertu eta ditugun erronkak aletzeko gakoak partekatuko ditu Floren Aoizek, Idoia Zengotitabengoak egindako galdera sorta jasotzen duen liburua oinarri hartuta.

‘Mamuari so: burujabetza vs neoliberalismoa’ liburuxkan mamuaren irudia darabilte kapitalismo neoliberala eta horrek artikulatzen dituen zapalkuntzak izendatzeko. Horrela, neoliberalismoaren ezaugarritzea eta ibilbidea aztertzen dute, kapitalismoarekin dituen loturak eta gizartean zer modutan eragiten duen agerian uzteko.

Ideia bat nagusitzen da gogoetan, besteen gainetik: neoliberalismoa herritarren burujabetza neutralizatzeko estrategia den heinean, herriaren eta herritarren burujabetza da neoliberalismotik harago egiteko gakoa. Neoliberalismo desdemokratizatzaileari, beraz, bazter guztietara zabaldu beharreko errotiko demokratizazioaz erantzun beharko zaio.

Dagoeneko irakurgaia jaso nahi duenak Irati Topalekuan aurkituko du eta solasaldia ekainaren 8an, arratsaldeko 19:00etan burutuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen