Maltzagan AP-1etik AP-8rako lotunean itxita egongo da ostiral gauean

0
519

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreratu duenez datorren ostiralean, uztailak 16, gauerditik larunbateko 05:00ak arte, Eibarren Maltzaga parean, AP-1eko eta AP-8 autobideen arteko lotunea itxita egongo da, Bilborako noranzkoan, Arrizabalaga eta Barrundia tuneletako horma pikoak garbitzeko.

Bitarte horretan Gasteizetik Bilborantz doazen ibilgailuek bi aukera dituzte: AP-1eko Bergara Hegoaldeko 133. irteeran atera eta GI-627 errepidetik Eibarko AP-8ko sarreran berriro autobidea hartu edota Elgoibarko AP-8ko 64.irteeraraino jarraitu eta biribilgunean autobidera sartu Bilbo noranzkoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen