Malenek zilarra eta Maialenek brontzea lortu dituzte Espainiako Absolutuan

0
750
Maialen Malen

Pertika-jauziko proba Miren Bartolome nafarrak irabazi du. Malenek 4’26 metroko jauzia egin du eta Maialenek 4’16koa, lesio batetik osatzen ari dela.

Estatu mailako pista estaliko txapelketa absolutua jokatzen ari da asteburuan Ourensen (Galizia).

Emakumeen pertika-jauzian Miren Bartolome nafarrak ezustekoa eman du, 4’32 metroko jauzia eman du eta urrea lortu du.

Malen faborito nagusietako bat zen, berak lortua baitzuen denboraldiko marka onena, eta gaur 4’26ko jauzia eman du, zilarra lortuz.

Hirugarren beste arrasatear bat izan da, Maialen, lesio batetik sendatzen dabilena, eta gaur 4’16 metroko saltoa eman du, brontzea lortuz. Zorionak meritu handiko postu hauengatik!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen