Asteburuan Madrileko Vallehermoso eta Alcobendas auzoetan ospatu den atletismo txapelketan, Malen Ruiz de Azuak zilarra lortu du 4,22 metroko jauzia egin ostean. Maialen Axpe bosgarren geratu da 3,97ko jauziarekin.
Istar Dapena, bere aldetik, seigarren izan da 4,96ko jauziarekin.
Jauzi hirukoitzean Eneko Carrascalek laugarren postua lortu du 15,90 metroko jauziarekin eta bere marka pertsonala hobetu du. 16 metro falta zaizkio.
Iñigo Uribarrenek bederatzigarren postua lortu du 14,68 metrorekin.
Enekok, Bub 23 denez, Sevillan jokatuko ditu Espainiako txapelketak hilaren 26an eta 27an. Jauzi triplean zein luzeran lehiatuko da, eta marka bakoitzeko bi probetan podiumera igotzeko du.