Istar Dapenak 5’23 metroak gainditu ditu lehiaketa berean. Bi atleten markak “oso onak dira denboraldi hasiera honetan” Txufik baloratu bezala. Bestalde, Anoetan Alain, Ander eta Ikerrek ere “marka onak” lortu dituzte.
Argazkia: Arrasate Kanpazar Atletiko Taldetik
All Stars Perche mitinak Malen Ruiz de Azua eta Istar Dapena gonbidatu ditu aurten. Lehiaketa atzo jokatu zen Bordelen (Okzitania, frantziar estatua).
Malenek 4’33 metroak gainditu zituen eta garaipena lortu zuen. Beraz, oso ondo ekin dio Valencia Esports taldearekin hasitako esperientziari.
Istar Dapenak, Real Sociedad taldearen ordezkari gisa, 5’23 metroak gainditu zituen, “eta 5 metroak erraztasun handiz gainditzen ditu jada”.
Arrasate Atletiko Taldeko Fernando Zufiria ‘Txufi’k azaldu digu ere bi marka hauek “oso onak direla denboraldi hasiera honetan”.
Bestalde, Arrasate Kanpazar Atletikoko 3 mutil gazte Anoetako parte-hartze libreko probetan aritu dira asteburuan:
Jauzi hirukoitzean Alain Egiak 13’77 metroko marka egin du, 60 metroko lasterketan Ander Oterok 7:48ko marka, eta diziplina berean Iker Menorrek 7:49koa egin du. “Marka onak dira Jubenil kategoriari dagokionez”, baloratu du Txufik.