Ostiralean eta larunbatean Donostiako belodromoan Euskadiko eta Nafarroako pista estaliko txapelketak lehiatu ziren. Parte hartzaileen artean Malen Ruiz de Azua zegoen, Valentzia CA taldearekin. Arrasatearrak saio bikaina egin zuen, pertika jauzian bere errekor indoor gaindituz. Ruiz de Azuak 4,41 metroko jauzia egin zuen, aurreko markak baino zentimetro bat gehiago.