Jauzilari arrasatearrak 4’43 metroko langa gainditzea lortu du Bordeleko (estatu frantziarreko) topaketan.
Irudiak: athlètv.
Malen Ruiz de Azua Larrinaga (Arrasate, 1985) sasoiko dago eta atzo StarPerche meetinga irabazi zuen.
2021eko estatu mailako lehiaketa absolutuko irabazleak atzo pista estaliko bere marka pertsonala berdindu zuen: 4’43 metro.
Malen gorabidean da, duela bi aste 4’35 metroko marka egin baitzuen. Berak atzoko lorpena baloratu duen bezala, “urte hasiera politxa Bordeauxen 😊 🥇”. Zorionak eta gora Malen!