Malen Ruiz de Azuak 4,47 metroko jauzia lortu du pertikan, bere marka hobetuz

0
470

Argazkia: MB artxiboa.

Joan den asteburuan, Durangon, Euskadiko 18 eta 20 urte azpiko txapelketak egin ziren, eta Arrasate Atletiko Taldeko atletek parte hartu zuten. 100 metroko proban, emakumezkoetan Eneritz Kortabarriak 13:62 segundoko marka lortu zuen, 14:10 segundoko marka hobetuz. Gizonezkoetan Ohian Zuluetak 12:12 segundoko marka egin zuen 12:32 segundoko marka ere hobetuz.

Ibercaja Zaragoza Hiria Atletismo Txapelketan, Valentzia Taldearekin Malen Ruiz de Azua arrasatearrak parte hartu zuen, pertika jauzian 4,47 metroko marka lortuz bere marka pertsonala hobetuz. Ondorioz, Espainiako rankingeko bigarren postuan dago, Naroa Agirre eta Maialen Axperen atzetik. Axpek Atletiko San Sebastianekin 4,12 metroko jauzia egin zuten, lesio bat sendatu ondoren konfiantza irabaziz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen