Malen Ruiz de Azuak 4. aldiz irabazi du estatuko lehiaketa pista estalian

0
488

Pertika-jauzilari arrasatearrak Ourensen urrezko domina lortu zuen atzo arratsaldean, 4’30 metroko saltoarekin.

Argazkiak: RFEA.

Malen Ruiz de Azua Larrinaga (Arrasate, 1995eko azaroak 17) balentria handi bat lortu du beste behin atletismoaren diziplina honetan.

Izan ere, atzo Ourensen (Galiza) 4’30 metroko markarekin, eta Valencia Club Atletismoren elastikoaz, estatuko onena izan zen.

4’35 metroko langarekin ere saiatu zen eta lortzerik izan ez zuen arren, urrezko domina berarentzat izan zen meritu osoz.

Bigarren onena Aslin Quiala Masso (Kuba) izan zen eta hirugarrena Andrea San Jose Lopez. Maialen Axpe Etxabe arrasatearrak, iazko txapelduna, ez du aurten parte hartu.

Horrela, arrasatearra laugarren aldiz izan da estatu espainiarreko pista estaliko txapelduna, 2017, 2018 eta 2021ean ere onena izan baitzen, zorionak Malen!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen