Malen, Istar, Eneko eta Alexek Pista Estaliko denboraldia hasi dute

0
412

Malenek Ruiz de Azuak 4’15 metroko saltoa egin du, eta Istar Dapena 4’65 metrokoarekin saiatu da. Luzera jauzian Eneko Carrascalek 7’14 metroko jauzia iegin du eta Alex Agirianok 6’73.

Argazkia: Real Sociedad.

Arrasateko harrobiaren lau gazteek Pista Estaliko denboraldiari ekin diote aurreko asteburuan, Donostiako Anoetako instalazioetan.

Malenek 4’15 metroko langa gainditu zuen, eta 4’25ekoarekin hirutan saiatu zen baina ezin momentuz. Istar Dapena ere ahalegindu zen 4’65ekoarekin, baina hiru jauzi baliogabe egin zituen.

“Denboraldi hasiera da eta pertika-jauzia egiteko oso hotz zegoen – azaldu du Arrasate Atletiko Taldeko ordezkari Fernando Zufiria ‘Txufi’k -. Kontzentrazio gehiago behar da ondo jauzi egiteko”.

Luzera jauziari dagokionez, Eneko Carrascalek 7’14 metroko saltoa eman zuen, eta “21 urterekin 7 metroak gainditzea oso ondo dago”.

Alex Agirianok 6’73 metroko jauzia egin zuen Anoetan ere: “Oso ondo dago, 19 urte ditu eta lesionaturik egon da urte eta erdi. Berriro 6’73 metro jauzi egitea lortu du. Hori oso gutxik lortzen dute nazio mailan”.

Orokorrean hartuta, Fernando Zufiria ‘Txufi’k azpimarratu du “denboraldiaren hasiera dela, eta marka hauek hobetzekoak direla”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen