Kulturateko Areto Nagusian izango da arratsaldeko 18:30ean. Film dokumental labur honen bitartez, Euskal Herrian zaintza lanetan dabiltzan emakume etorkinen egoera krudela azaleratzen da. Silvia Carrizok aurkeztuko du dokumentala.
Arrasateko Emakumeen Txokoak dokumentalaren emanaldia eta solasaldia antolatu du. “Malen Etxea. Zaintzaren esklabo” du izenburu eta Kulturateko Areto Nagusian eskainiko da arratsaldeko 18:30ean. Film dokumental labur honen bitartez, Euskal Herrian zaintza lanetan dabiltzan emakume etorkinen egoera azaleratzen da.
Lau emakume etorkinek zaintza lanetan jasandako zapalkuntzak salatzen dituzte. Bakoitzak beretik, gogoeta bat eragin nahi dio ikusleari galdera bat eginez. Silvia Carrizok aurkeztuko du dokumentala, Malen Etxea elkartearen sortzailea. Dokumentalean eta solasaldian bertan, zaintza lanei buruzko hainbat datu, salaketa eta konponbide emango ditu. Film labur hau, 15 minutukoa, Maitane Subijana Zendoiak zuzendu du. Protagonistak dira Luz Agirre, Jessica Guzman eta Mina.
- MALEN ETXEA. ZAINTZAREN ESKLABO. Emanaldia eta solasaldia.
- Urriaren 15ean, Kulturaten, Areto Nagusian, 18:30ean
- Dokumentala gaztelaniaz da, euskarazko azpitituluekin.
- Solasaldia gaztelaniaz izango da.