Makrogranjak, jarduera iraunkorrak? [Testua: Piter Encinas eta Igor Urizar]

0
564

Argazkia: El Pais.

Lehenik eta behin, esan nahi dut izugarri eskertzen diodala Alberto Garzon kontsumo-ministroari makrogranjen gaia ateratzea. Aldi berean, eskerrak eman nahi dizkiet eskuin espainiarrei ministroari egin dizkioten kritikengatik, kutsu elektoralista handiagoa baitute argudio politiko edota ekologikoekin baino, izan ere, horiei esker, makrogranjak bezalako gai benetan kezkagarria gizendu dutelako, abeltzaintza intentsibo gisa ere ezagun direnak.

Alberto Garzonek memento batean lortu du hainbat urtetan erakunde ekologitek ez dutena lortu, besteak beste, Greenpeace, PACMA eta Ecologistas en Acción, eta abarrek. Eskerrik asko Alberto Garzón, mila esker PP “boca chanclas” izateagatik.

Gaiari heldu aurretik, «El País» egunkariak 2022ko urtarrilaren 15ean zioena gogorarazi nahi dut «PP 37 udalerritan makrogranjen aurka mobilizatu da, eta horietako 16tan udal-araudiak onartu dituzte, jarduera hori martxan jartzeko baldintza zorrotzagoak bete ditzaten, batez ere, abeltzaintza-jatorriko isurketei dagokienez, lurzoruaren eta akuiferoen kutsadura saihesteko. 21 udalerritan onartu dituzte abeltzaintza-eredu horren aurkako mozioak, eta horietako 14tan PP da udal-gobernua».

Arrazoi asko daude abeltzaintza-eredu honen aurka egoteko. Pertsona batzuek esaten dugu animaliek bizitza duina izan beharko luketela, nahiz eta haien amaiera hiltegia izan edo elikagai izan. Pilaketak ere ez du hori lortzen laguntzen: holako abeltegietan animaliak ezin dira mugitu, ezta alboetan ere. Adibidez, Txerri-aziendetan kume asko hiltzen dira eta beste txerri batzuek jaten dituzte; pilaketa horrek instalazioak garbitzea zailtzen du. Bestalde, janari, gorotz eta gernu nahasketa horrek karraskariak agertzea eragiten du. Egoera hori ikusteko hainbat erakundek bideo oso gogorrak egin dituzte, adibidez: «videos Greenpeace granjas porcinas».

Abeltzaintza-eredu horren (haragia ekoizteko eredu industrial horren) aldekoek diotenez, lanpostuak sortzen ditu, ordea, esaten dutena egiatik oso urrun dago: animaliak, bizitza osoa kaioletan bizi direnez, ez dira ateratzen, eta horren ondorioz ez dute zaintzailerik behar; instalazio horiek mekanizatuak dira, beraz, lanpostuak sortzearen iragarpen hori faltsua baino ez da.


Enpresariak aberastu egiten dira, bitartean, bertako biztanleak gorotzekin eta mindekin (gernua, defekazioak, garbiketa-urak, pentsu-hondarrak, etab.) kutsatutako ingurunearekin geratzeaz gain, uren kontaminatzea ere pairatzen dute, izan ere praktika honek inguruko akuiferoentzat oso arriskutsua den nitrogeno, kobre eta zink kontzentrazio handia dute. Puntu honekin amaitzeko, adibide bat gehitu nahi dut: orain dela gutxi Caparroson (Nafarroa) instalatutako makrogranjari handitzeko baimena eman diote ingurumen arloko arau-hausteengatik 11 espediente irekita duen arren, handitze honekin Nafarroako biztanleria osoak baino hiru aldiz hondakin beltz gehiago sortuko ditu.

Beharbada, egia da politikan dagoen edo egon beharko lukeen baliorik handiena, eta ez besteek entzun nahi dutena esatea. Jarduera ekonomiko bat ekologikoki hondamendia bada, makrogranjak diren bezala, esan beharra dago, gustatu ez arren.

Abeltzaintza-eredu horren aurrean, abeltzaintza estentsiboa deiturikoa dago, landak animalientzako janaria ereiteko eta ekoizteko erabiltzen duena, haragiaren kalitatea kantitatearen aurretik jartzen duena, instalazioak eta ganadua zaintzeko eskulana behar duena, non jarduera horren eta naturaren arteko sinbiosia askoz handiagoa den, eta horren adierazle nagusia abeltzaintza ekologikoa da.

Abeltzaintza estentsiboaren etsai handienetako bat makrogranjak dira, hain zuzen ere, ekoizten duten haragiaren prezioa txikitzea lortzen dutelako, eta abeltzainak ezin direlako haiekin lehiatu. Beraz, arrisku larrian daude, ez errentagarritasunagatik bakarrik, baita lehiakortasunagatik ere; eta hemen kontsumitzaile gisa gu sartzen gara, kalitatearen eta hurbileko produktuen aldeko apustu garbia eginez.

Kontsumo eta elikadura ohiturak aldatzen saiatzea ez da erraza, besteak beste, biztanleriaren zati batek (handiegiak) ezin duelako hori egin, ez duelako nahi duena jaten, ahal duena baizik, eta ahal duenean, ez da ahaztu behar jende askoren jatetxeak zaborrontziak direla.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen