Makina-erremintako instalatzaileak, ingeles irakasleak,… behar dira Arrasaten

0
526

Testua: Lanbide.

Hortz-klinikako laguntzailea:
Hortz-klinika batean laguntza-lanak, garbiketak eta abar egiteko pertsona. Ezinbesteko baldintza: euskara. Lau lanordu egunean. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021007714.

Komertziala:
Bezeroen zorroari erantzutea eta bezero berriak erakartzea. Artatu beharreko eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa / Ezinbestekoa da euskara eta ingelesa menderatzea. Erdi-mailako edo goi-mailako ikasketak. Informatikari buruzko ezagutzak eta autoaren eskuragarritasuna / Aitatasunagatiko ordezkapen-kontratua, kontratu mugagabea egiteko aukerarekin. Lanaldi osoa. Ordainsaria: finkoa gehi aldagarria. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021007707.

Makina-erremintako instalatzaile elektrikoak:
Makina-erremintarako koadro elektrikoak egiteko eta makinaren instalazio elektrikoak egiteko eta makinaren instalazio elektrikoa egiteko gaitasuna duten langileak behar dira. Ezinbestekoa: gutxieneko urtebeteko instalatzaile argiketari industrialean esperientzia, TECN titulua. Instalazio eletriko eta automatikoak (gradu ertaina) edo TECN. Mantentze-lan elektronikoko (goi gradua) edo goi-teknikokoa. Sistema elektroteknikoetan eta automatizatuetan (goi gradua). Lanaldi osoko eta urtebeteko kontratua eskaintzen da, Hitzarmenaren araberako soldata. Irailean lanean hasteko. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021005868.

Ingeles irakasleak:
Esperientziadun eta ingeles maila aurreratua duten irakasleak behar dira, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei eskolak emateko. Ordutegia: astelehenetik ostegunera 16.30etik aurrera. Lan-eskaintza honen kodea Infojobsen: 498720.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen