Makina-erremintako instalatzaileak eta mediku-laguntzaile bat behar dira

0
466

Testua: Lanbide.

Mediku-laguntzailea:

Mediku-laguntza behar da Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduen mutuaren anbulatorioan. Eginkizunak: lan-istripuak izan dituzten langileei arreta ematea eta gaixotasun arruntagatiko bajen jarraipena egitea. Irunen lan egingo du, eta ondoren, Donostian, Beasainen, Eibarren eta Arrasaten lanpostu hutsak beteko ditu.

Ezinbestekoa da: Medikuntzako gradua edo lizentziatura (ez da beharrezkoa espezialitatea). Baloratu beharrekoa: gidabaimena eta ibilgailua edukitzea, bai eta euskara maila ertaina ere. Kontratu mugagabea: 39 ordu astean, astelehenetik ostiralera (8:00etatik 15:00etara hiru egun eta 8:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara bi egun). Lanean berehala hasteko. Soldata: 46.000 € gordin urtean. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021009492.

Makina-erremintako instalatzaile elektrikoak:

Makina-erremintarako koadro elektrikoak egiteko eta makinaren instalazio elektrikoa egiteko gaitasuna duten langileak behar dira. Ezinbestekoa: gutxienez urtebeteko esperientzia izatea instalatzaile argiketari industrial bezala, tecn titulua. Instalazio elektriko eta automatikoak (gradu ertaina) edo tecn. Mantentze-lan elektronikoa (gradu ertaina) edo teknikoa (goi mailako gradu), Sistema elektroteknikoetan eta automatizatuena (goi mailako gradua).

Urtebeterako kontratua eskaintzen da, lanaldi osokoa. Hitzarmenaren araberako soldata. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162021005868.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen