Makillaje naturala, Korrika arropa, Amerikako jakiak,… izan dira azokan

0
1142

Makillaje natural tailerra eman du Ekoudalatxek, eta plaza guztiak bete dira, herritar asko “makillajearekin oso arduratuta gaudelako, naturalak ez diren makillajeek aluminioa bezalako osagai kantzerigeno asko dituztelako”. Arrasateko mintegiak parte-hartzaileei aurpegirako krema bat nola egin azaldu die.

Bertako Produktuen Azokak kalitatezko eskaintza zabala plazaratu du gaurkoan ere Ibai-Artek, Udalak eta Deba Garaia Landa Garapenak antolatuta.

Hilabete honetako ekintza osagarria ‘Aurpegirako makillaje natural tailerra’ izan dugu, Arrasateko Ekoudalatxen eskutik.

Tailerreko plaza denak bete dira, eta tamalez zenbait herritarrek ezin izan dute parte hartu. Tailerrak interesa piztu du gaur egun herritar asko “makillajearekin oso arduratuta baikaude, naturalak ez diren makillajeek aluminioa bezalako osagai kantzerigeno asko dituztelako”.

Ondorioz, herritar ugarik “gura du makillaje naturala egiten ikasi, edo behintzat osagaiak zein diren jakin”, adierazi du Ekoudalatxeko Idurre Aranguren Sagastak.

Horrela, tailerrean “aurpegirako krema bat egin dugu, eguzkirako babes pixka bat duena, eta gainera pigmentu naturalekin kolorea eman dugu. Hortaz, koloredun makillaje bat genuke”.

“Makillaje honek hidratatzen gaitu eta eguzki-izpiengandik babestu. Tailerrean ikusi den bezala, egiteko nahiko erraza da eta norberak etxean egin dezake”.

Makillaje honen “osagai batzuk ondokoak dira: pigmentu natural batzuk, olio begetala, adibidez azenarioarena eta sesamoa, landare-urak eta emultzionante bat (ura eta olio begetala nahasten dituena)”.

Ekoudalatxek baloratu du ere tailerreko “parte-hartzaileen jarrera oso ona izan dela, eta horregatik ere oso pozik gaude”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen