Maixa Lizarribar Arrasateko Txikitixa Eskolako zuzendari eta irakasleak, Alaitz Telletxeak, Amaia Orejak eta Kris Solanok osatutako Amak taldeak jaso du Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen saria. Musika Bulegoa Sariak maiatzaren 18an banatu ziren Barakaldoko BECen.
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak iaz euskal artistek, taldeek edo musika proiektuek egindako lana saritu du aurten ere. Hautaketa 100 proposamen baino gehiagoren artean egin da, eta erdiak baino gehiagok emakumeak izan dituzte buru. Sari hauen helburua euren lanak ezagutaraztea eta bultzatzea eta munduaren aurrean erakusleiho izatea da. Seigarren edizio honetan, Amak sariez gain, beste 8 artista edo talde saritu dituzte: chill Mafia, Ether Ensemble, Ramon Lazkano, Gaur, Maite Larburu, Olatz Salvador eta Verde Prato.




