Amaiur Uribesalgo: “Sendabidea aurkitzen dugu gertaeraren eta gaitzaren arteko harremanaz kontziente garenean”

1
2275
osasuna

Arrasatearrak Barra de Acces metodoarekin lan egiten du. Orain dela gutxi Uruguaytik bueltatu da, eta Tximeleta zentroa ireki du San Andres auzoan.

Testua eta argazkia: Marijo Simon.

Amaiur Uribesalgo arrasatearra 16 urterekin Uruguayra bizitzera joan zen. Ama uruguaiarra da baina Arrasaten bizitzen gelditu zen (2007ko otsailaren 14an). Uruguayn izeba zahar batekin bizitzen izan zen 3 urtez. Ostean, ama ere Uruguayra bizitzera zen.

Medikuntza eta moda diseinu ikasketak hasi zituen, baina ez ziren berak aurreikusten zituen bezalakoak. Garai hartan, biodekodifikazioa ikasten hasi zen. Ryke Geerd Hamer onkologo alemaniarrak sortutako irakasgaia da, eta medikuntza alemaniarra bezala ere ezaguna da.

Hamerren iritzian bizi ditugun esperientziak eta traumak eragin zuzena daukate gure osasunean. Ondorio honetara heltzeko berari gertatutakoan oinarritu zen. Bere semea hil ondoren, Hamerrek eta bere emazteak minbizia izan zuten. Teoriak euren bizitzetan gertatutakoaren bitartez frogatu zuen. Batzuetan  gaitzak oinarri psikologikoa daukate, eta ez biologikoa.

Amaiurrek teoria hau Uruguayn ikasi zuen Enrique Mourenen eskutik (Savath mediku frantsesa) . Azken hau ez zen medikua, informatikaria baizik. “Medikuntza ikasketak egiten nituen bitartean aurkikuntza hau egin nuen, eta niretzat shock bat izan zen. Une horretan ikasketak utzi nituen”.  

“Gertaeraren eta gaitzaren arteko harremanaz kontziente garenean sendabidea aurkitzen dugu. Lanketa bat egin behar da pentsaera hori aldatzeko, barkatu, … Batzuetan erresistentzia bat dago gertaera mingarri bat gogoratzeko, baina azkenean harreman hori topatzen dugu. Gure gorputzak ere badu memoria”.

Bestalde, Amaiurrek azpimarratu duenez “aurreko belaunaldietatik etortzen zaizkigun gaitzak ere izan ditzakegu, ez soilik genetikoak, baita ere gure subkontziente psikologikoan itsatsita dauden gertaerak eragiten digutenak. Holakoetan beharrezkoa da gure zuhaitz genealogikoa aztertzea gertakizun hauen bila, gaitz hauek sendatzeko. Zergatik momentu batean sortu egiten da gaitz bat? Ez soilik guri, baita gure arbasoei ere. Aztertu behar dugu eta desprogramatu”. 

Barras de Acces

Esperientzia hauek guztiak Barras de Acces sendabidera eraman zuten Amaiur. Gary Douglas amerikarrak sortua, teoria honek dio buruan 32 puntu ditugula, batzuk buruaren eskuma aldean eta beste batzuk ezkerrean. Hauek energiaz osaturiko  marra edo barra batek lotzen ditu. “Pertsona batzuek pentsatzen dute hau magia dela, baina energia da. Denok energiaz osaturik gaude”.  Sistema honen bidez kontzientzian lanketa bat egiten da, batzuetan kontziente ez garen arazoetaz ere.

Amaiur Barras de Accesen irakasle eta bideratzaile da. Hala, praktikan jartzen ditu ikasitakoak. Txikitatik erabil daiteke teknika hau, eta 14 urte bete arte ez dute ezer ordaindu behar. 15, 16 eta 17 urterekin erdia, eta 18 urtetik aurrera kuota osoa. “Prezioak Acces Consciousness-ek jartzen ditu, marka erregistratua da. Arauak ez badituzu betetzen lizentzia kentzen dizute”. 

Min kronikoarekin,  antsietatearekin,  depresioarekin, loezinarekin,… lan egiten du. Partaideek beraiek behar dutenean erabiltzen duten zerbitzua. “Barrak kontzientziarekin lan egiten du, eta aldaketa handiak eragiten ditu pertsonengan. Kontzienteagoa izaten laguntzen gaitu. Hau da dekodifikazioarekin dagoen aldea. Dekodifikazioa galderak dira funtsean, barretan berriz bakoitzak bere erara sumatzen du bere burua. Ez da beharrezkoa ikertzea, bera bakarrik ateratzen da”. 

Ildo honetan, “batzuetan oso barruan ditugun traumak, kontziente izan gabe edo horretaz hitz nahi gabe, konpontzen dira.  Ez soilik guk izandako traumak, baita gure arbasoei edo senideei gertaturikoak ere.  Horien produktua gara, baina pertsona bakoitzak hainbat modutan aurrera ateratzen ditu egoera horiek. Gogortasun bat izan behar du trauma horiek gainditzeko. Hori landu behar dugu”.

Proiektu hau “haurrekin oso erabilgarria da, eta hala ikastetxeetan, akademietan nahiz elkarteetan saioak egin daitezke. Gure burua hobeto ezagutzea, gure bizitza aldatzera eramaten gaitu, haurren kasuan ere. Gune hauetan ikasten dena, ondoren familietan ere eragina izan dezake”.

Eskaintzen duen beste zerbitzu bat da “emakumeekin osasun bideak bilatzea. Emakumeen arteko bilerak (zirkulu formarekin) egiten ditu.  Taldeak erabakitzen du noiz elkartu, eta bertan pauta batzuk ikasten dira: gorputzekin lan egin, uteroaren erritoa, arbasoak, emozioekin, sexulitatea,… 

Ikastaroak ere egiten ditu, eta “ez da beharrezkoa zirkuluaren partaide izatea. Bere burua osatzeko eta ezagutzeko modu bat da. Ez dut nahi inor nigan menpekotasuna izatea, bazik eta norbere burua ezagutzea eta kudeatzea. Gidari izan nahi dut, beharrezkoa izanez gero.”

On-line eta aurrez aurreko ikastaroak egiten ditu, baina barren saioak aurrez aurrekoak dira.  Barren barruan ere beste adar batzuk sortu dira, adibidez, Amaiurrek facelift  (“rejuvenecimiento facial” delakoa) egiten du:

“Puntu batzuek ukituz gure itxura aldatzen da. Aurpegia argitsuago, gazteago,… geratzen da. Accesseko tratamendu bat egiten duzunean, tratamenduak egilearengan ere badu eragina, egileak arazo berbera izaten baitu. Garrantzitsuena da tratamendu hauek probatzea”.  

Hilekoari buruz ere mintzo dira, adibidez hilekoaren prozesuetaz. Emakumeen bilerek nerabeekin ere lan egin nahi du, eta gizonen parte-hartzeari garrantzia eman gura dio. Hainbat gai jorratzen dituzte. Amaiurrek azpimarratzen du saio hauen konfidentzialtasuna, izan ere, bertan hitz egiten dena ezin da kanpoan kontatu. Saio hauek on-line edota aurrez aurre egiten ditu.  

Kontaktuak:

– Facebook Tximeleta zentzoa https://www.facebook.com/Tximeleta-Zentroa-198941377698852/?ref=br_rs 

– Email: amaiur.uribesalgo@gmail.com

– Telefonoa: 688753506

– Lokala: San Andres auzoan  https://www.google.es/maps/search/hometek+san+andres/@43.05212,-2.4994248,16.24z 

Ordutegiak:

– Normalean goizez edo 18:30ak baino lehen, on-line edo aurrez aurre.

Iruzkin 1

  1. Edozer publikatu baino lehenago gauzak kontrastatu beharko zenituzkete. Wikipedian bakarrik begiratuta Hamer-ri mediku lizentzia kendu eta gartzelaratu zutela ikusi daiteke. Berak gomendatuta paziente askok tratamendua utzi eta hil egin zirelako.

    Edozerri ezin zaio publirreportaje bat egin. Ze izango da hurrengoa? Droga saltzaile bati publizitatea egin

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen