Maite Asensiok Mari Luz Esteban elkarrizketatuko du Emakumeak Protagonista ekimenaren barruan

0
151

Maiatzaren 5ean Emakumeak Protagonista zikloaren barruan, elkarrizketa berri bat antolatu du Arrasateko Emakume Txokoa. Mari Luz Esteban Galarza antropologoa, idazlea eta aktibista feministaren lana eta ibilbidea gertutik ezagutzeko aukera izango dugu, Maite Asensio Lozano kazetariaren eskutik.

Emakume Txokotik azaldu dutenez, “elkarrizketa publiko hauen bitartez eta sortzen den solasaldi feministan ,gertutasuna, konplizitatea eta emakumeok esparru ezberdinetan egiten dugun ekarpena ikusaraztea bilatzen dugu. Hausnarketarako gaiak luzatuko dizkigute, seguru, gure saio berriko protagonistak.”

Hitzordua maiatzaren 5ean, asteazkena, izango da, arratsaldeko 19:00etan Kulturateko areto nagusian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen