Maitane Lopez Millan: “Plazera da nire familiarengandik hurbil eta Errealean egotea”

0
913

Argazkiak: Erreala.

Emakumezkoen Errealaren azken fitxaketetako bat Maitane Lopez Millan izan da. Maitanek harreman estua du Arrasaterekin, Luis Mari eta Aitor Lopez Rekarteren iloba da, baita ‘Kote’ren alaba ere. Aguilasen jaio zen, Murtzian, 1995eko martxoaren 13an, baina Mallorcan eman du ia bizitza osoa.

Futbolari bezala Son Cotoner eta Sp At. Ciutat de Palma taldeetan trebatu zen. Espainiako selekzioko jokalaria izan da, 17 urte azpiko Europako Txapelketa irabazi du eta 19 urte azpiko Europako Txapelketan bigarren geratu da.

Nola jaso zenuen Errealak fitxatzeko zuen interesaren berri?

Egia esan, poz handiz, etxera itzultzen uzten zidalako. Collerensetik eta Levantetik igaro ondoren, oso pozik nago Donostian egon naitekeelako.

Nola izan da Gipuzkoara itzuli eta familiarekin topo egitea?

Oso pozik nago, oraingoz ez du esan zidaten adina euri egin, baina esan didate etorri etorriko dela. Plazera da azkenean nire familiarengandik, aitarengandik eta ahizparengandik hurbil egon ahal izatea. Gainera, Donostia ere oso polita da, eta nire lankideekin planak egiten, koronabirusaren gaiarekin ahal den moduan, oso atsegina egiten didate egonaldia.

Nola ari da izaten taldera egokitzea, zein dira lehen sentsazioak?

Aurretik ia jokalari guztiak ezagutzen nituen. Adiskidetasun handia dut Nahikari eta Leirerekin, beraz, asko lagundu didate futbolean eta arlo pertsonalean moldatzen.

Kirol arloan, nola aurkezten da denboraldia?

Hainbeste denbora lehiatu gabe egon ondoren, gogotsu gaude. Denboraldi-aurrea hasteko gogoa genuen, entrenamenduen zortzigarren astean gaude. Liga ilusio handiz prestatzen. Taldekideak eta talde teknikoa, taldea fintzen ari gara denboraldi ona egiteko. Teorian, urriaren 18an ekingo diogu ligari, baina oraindik ez dugu egutegirik.

Denboraldi-aurreari dagokionez, partida baten bat jokatu ahal izango duzue?

Oraingoz ez dakigu ezer, astez aste joaten gara gauzak nola garatzen diren ikusten. Nahiago nuke lagunarteko partidak jokatu ahal izango bagenitu, baina koronabirusaren kontu guztiarekin, gu seguru egon eta aurkariek ere ahalik eta gehien jokatu ahal izango dugu.

Zaleei esango nieke ziur nagoela urte bikaina izango dela Errealarentzat eta, ahal den neurrian, jarraitzen bagaituztela, emaitza onekin itzuliko diegu maitasuna.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen