Maider Larrañaga: “Pertsona bakoitzarentzat ardo mota bat dago”

0
921
gastronomia

Arteaga jatetxeko arduradunak BMW Mas Gastronomia 2020ko saria jaso du Sumiller onenari. Mondraberrik honen eta ardoren munduaren inguruan Maider Larrañagarekin hitz egiteko aukera izan du.

Zertan datza BMW Mas Gastronomia saria? Zure kasuan sumiller onenari jaso duzu?

Iaz sortutako sari bat da. Diario Vascoko Javier Urizar deitu zidan, eta BMWrekin batera egiten duten sariketa bat da. Pedro Subijana ere joan da saritu moduan. Elcanoko eta Kaiako amari ere egin diote beste omenaldi bat, oso polita dela pentsatzen dudana. Holako ekimenak beti dira interesgarriak niretzat.

Nola aukeratu zituzten saridunak? Nola hartu zenuen saria?

Niri kasuan telefonoz deitu zidaten, eta harrituta gelditu nintzen. Sariaren asmoa da lehenengo lineako horretako jatetxeetatik irtenda, jende gazte eta mundu honetan berriak direnak beste protagonismo bat ematea. Erakusteko sektore honetan odol berria dagoela. Betikoak bere balorea daukate, baina beste pertsona batzuk bagaudela mundu honetan.

Urte dezente daramazue Arteaga jatetxean…

2001ean zabaldu genuen jatetxea, 18 urte egin berri ditugu azaroan.

Zergatik apustu hori ardoaren munduagatik?

Urte batzuk gindoazen hemen lanean, egonkortasun batekin, negozioa martxan eta gustura. Baina beste saltsa bat  behintzat behar nuela ikusi nuen. Beste jatetxeetatik desberdintzeko modu bat behar genuela.

Ardoarekiko interesa jaio zitzaidan, eta pentsatu genuen ardandegia (vinoteca) egitea. Horretarako nik zeren inguruan berba egiten nenbilen jakin egin behar nuen. Orduan ikasketekin hasi nintzen, Errioxako unibertsitatera joan nintzen master bat egitera. Ondoren, beste bi ikastaro egin nituen, eta sumiller titulua atera nuen Madrilen.

Oraindik ikasten jarraitzen dut, WSC ikastaroa egiten ari naiz. Globalki ezaguna dena. Beti lanean eta  ikasten jarraitzen dut. Pentsatzen dut oso mundu interesgarria dela. Sartzen zarenean harrapatu egiten zaituen mundu horietariko bat. Hain polita, eta zenbat dagoen ikasteko eta eskaintzeko.

Nola aukeratzen dituzu Arteagara ekartzen dituzun ardoak?

Berezitasun bat izan behar dute, ekoizlea asko zaintzen duelako produkzioa edo oso txikia delako,  eremu interesgarria delako edo nabarmentzen hasi dena, ze egite mota daukan, ze filosofia daukan. Gustatzen zait produktorea ezagutzea. Zein egiten duen ardoa ezagutzen duzunean, ardoa desberdin saltzen duzu. Niretzat  balio gehiago hartzen du.

Marka ezagunak ere baditugu, azken finean jendea hona disfrutatzera dator. Zuk ezin duzu behartu zuri gustatzen zaizun  ardoak edatera, naiz eta onak izan. Baina naiz eta beraien gustatzen zaiena eduki, beti saiatzen  naiz beste ardo bat eskaintzen.

Arteagan eskaintza zabala daukazue, zenbat ardo marka desberdin dituzue?

Ez dakit, ez ditudalako kontatu. Baina baliteke 1.000 ardo desberdin izatea. Beti berriak ekartzen aritzen gara, ekoizle desberdinak, produkzio desberdinak.

Ze motako ardoak eskatzen du jendek gehien?

Zurietan moscatoa. Asko eskatzen den ardoa da, eta niri ez zaidana ezer gustatzen. Moscato oso onak daude, Italiko oso eremu berezia da. Baina hona heltzen dena  merkea, gasifikatuta  eta gozatuta dagoen produktua bat da, kalitatekoa  ez dena.

Ordezko bat eskaintzen saiatzen naiz.  Adibidez, momentu honetan ardo anzestralak  direnak Ardo mota honek hartzidura bakarra daukate, eta berez, naturalki, azukre pixka bat daukatenak. Botilan hartzidura egiten denez, berez karboniko hori badaukate. Aukera oso interesgarria da. Normalean biodinamikoak dira, naturalak edo organikoak. Holako ekoizleak bereziak izaten dira.

Beltzetan Errioxatik edo Erriberatik bueltatzen bagara, bezeroaren gustuaren arabera. Arinagoa gustatzen bazaio Ribera Sacrako edo Atlantikokoak diren ardoak aukeratzen ditut, Galiziara, Kantabriara, Leonera,..  jotzen dut.

Gorputz gehiago duen ardoa nahi badute, Cadizeko, Murtziako , Mediterraneoko ardoak aukeratzen ditut. Azukrera gehiago daukate klimarengatik.

Alde horretatik, ardo edaleak nola hartu du ardo berri hauek sarrera? Jende gaztea jotzen du gehien ardo berri hauetara edo jende nagusia ere animatzen da? Ondo hartzen dute zuk emandako aholkuak?

Suertea daukat eta normalean aholkatzen uzten dira. Nik oso pozi gelditzen naiz jendeak esaten didanean “atera nahi duzuna”.  Nik esaten diet beti “ez bazaizu gustatzen aldatuko dizut”. Bana batzuk klasikoagoak dira, eta betiko ardoak edaten dituzte. Baina normalean, bai gazteak, bai nagusiak aholkatzen uzten dira. Ardo berriak probatu egin behar dira. 63 denominazioak  daude eta aprobetxatu behar ditugu.

Maiderreri ardo edale moduan, zer gustatzen zaio gehien?

Oso zentratuta nago ardo naturaletan, sulfuroso barikoko ardoetan. Ardo natural barruan, denetan moduen, badaude produktu ez hain garbia. Baina oso ardo ederrak topatu ditzakegu. biziak, bibratzaileak eta elektrikoak dira, hitz batean katartikoak.

Bukatzeko, zer edo zer gehitu nahi duzu?

Gustatuko litzaidake esatea,  jendeak esaten didatenean ardoa ez zaiela gustatzen, hori ez dela posible. Pertsona bakoitzarentzat  ardo mota bat dago. Mundu honetan sartzeko modu bat da ardo goxoago batekin, maitagarritasun bat duen ardo batekin. Hori izango litzateke hasiera, eta ondoren mundu oso bat dago ezagutzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen