Epaimahaiak nabarmendu ditu irudiaren koloreak, osagaiak eta konfigurazioa. Ondorioz, Aveiro-ko (Portugal) argazkiarentzat izan da lehen postua. Bigarrena Agurne Juldainentzat eta hirugarrena Alberto Quintasentzat izan dira. Gainera, beste argazki batzuek aipamen berezia jaso dute.
Maider Berrio Fernandezek argazkia aurkeztu zuenean azaldu zuen “tradizioz, unibertsitateko ikasleek adiskidetasuna ‘zigilatzeko’ beraien izenak idazten zituztela zapi zatitxoetan eta zubian lotzen zituzen. Hala egin genuen guk ere”.
Epaimahaiak nabarmendu ditu irudi honen koloreak, osagaiak eta konfigurazioa. Zorionak Maider! Lehiaketako bigarren postua Agurne Juldainentzat izan da, Errioxan egindako argazki baten harira:

Argazkia Ezkarain egin zuen, eta Zorrakin izeneko herrixkara doan bidea erakusten du, “Amaieran beti argia, amaieran beti esperantza!!!” izenarekin.
Hirugarren postua Alberto Quintas-entzat izan da, Kantabrian egindako irudi baten harira. Ajoko itsasargiaren argazki bat aurkeztu zuen, Okuda artistak margotutako itsasargiarena:

Hortaz gain, epaimahaiak ondorengo argazkiei aipamen berezia egin die:
Jon Alkortari Errioxako Santurden egindako argazkiareangatik:

Nagore Garitaonaindia Uriberi Zumaian egindako argazkietako batengatik:

Nagore Rodriguezi Errioxako Matuten egindako argazkietako batengatik:

Jokin Blancori Aragoiko Ibon de Asnos-en egindako argazkiarengatik:

Eskerrik asko parte hartu duzuen pertsona denei, eutsi argazkiak egiteko ilusioari eta jarraitu argazkilaritzaz gozatzen!