Helduentzako Euskal Kontalarien 1. edizioak arrasatearra saritu du. Horren ondorioz, helduentzat ipuina kontatuko du Arrasateko Biblioteka, Igor Sala musikari eta herrikidearekin batera.
Irudiak: Arrasateko Biblioteka.
Helduentzako Euskal Kontalarien zirkuitua sortu berri da, ‘Heldu da kontua’ izenekoa. Horri esker, epaimahai aditu batek urtero bi kontalari sarituko ditu.
Lehenbiziko edizio honetan Maider Alcelay arrasatearra eta Mireia Delgado durangarra izan dira sarituak. Zorionak Maider eta Mireia!

Horren ondorioz, bi kontalariak han eta hemen saioak eskainiko dituzte. Maiderrek, esaterako, Arrasateko Bibliotekan arituko da.
Bibliotekak adierazi du “ilusio handiz” parte hartuko duela egitasmo honetan. Ekitaldia azaroaren 17an izango da (osteguna) arratsaldeko 19:00etan.
Ikuskizunaren izenburua ‘Emeen kemen’ da eta Igor Sala musikari arrasatearrarekin batera emango du saioa.