MAIATZAREN LEHENEAN, ERREKAK GORRI [JAIKI-ren testua]

2
5027

Testua: Jaiki

Jaikik bere irakurketa plazaratu nahi izan du maiatzaren lehena den honetan. Euskal Herriko langile klaseak borrokarako prest egon behar du datozen garaiotan, kapitalismoaren oinarriak astinduko dituen bigarren krisialdi gogor bat datorrelako, hamarkada bakarrean bigarren aldiz. Kaleratzeak, prekarizazioa, Estatuaren birzentralizazioa… gainean dauzkagun mehatxu errealak dira, eta erresistentzia eta antolakuntzatik soilik egingo diegu aurre.

Antolakuntza fase berri honetan lanean dihardugu indarrak batzeko Euskal Herriko antolakunde iraultzaileekin, eta argi daukagu soilik planteamendu erradikal eta eraldatzaile batek jar ditzakeela sistema sozioekonomiko eta kultural berri baterako baldintzak. Planteamendu hori, gure ikuspegitik, planteamendu sozialista bat izan beharko da, bizitzaren eta baliabideen antolaketa kapitalista desegin, eta klase, genero eta kultur zapalkuntza oro gaindituko duen etapa gisa ulertuta.

Aurten, bereziki gogoan eduki nahi izan ditugu esplotazio kapitalistak dakartzan lan baldintza miserableen ondorioz erailak izan diren Euskal Herriko dozenaka langileak, zein, osasun zentroetan eta zahar-etxeetan baldintza negargarrietan lanean ari diren milaka langileak, baita ere PNVren eta sistema osoaren ustelkeriaren erruz Zaldibarren zabor azpian desagertuta dauden biak ere, eta horregatik, gorriz tintatu ditugu Arrasate zeharkatzen duten Aramaio eta Deba ibaiak (noski, ingurumenari kalterik ez dakarkion produktu bat erabiliz).

Hildako langileen odola bezain gorria izan dadila gure etorkizun sozialista!

Gora langileon borroka!

Independentzia sozialista, bide bakarra!

2 IRUZKIN

  1. Kinki horrei gutxi importa jakie nun lapurtu: Tabernetan , Burgerkineko Obretan, Portuondoko Batzokixan….

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen