Arrasatear ugarik Maiatzaren 1eko mobilizazioetan parte hartu dute

0
1168

Irudiak: LAB, ELA, ESK eta CCOO.

LAB adibidez Eibarren mobilizatu da, eta bertan Garazi eta Amaiur Barrenak kontzertua eman dute. ELAko ekitaldian ere zenbait arrasatearrek parte hartu dute, baita ere ESKren Gasteizkoan nahiz CCOO eta UGTren Donostiakoan.

Gaur Maiatzaren Lehena dugu, eta Euskal Herrian zehar zenbait mobilizazio egin dira. Arrasateko LABek Eibarko manifestazioan parte hartu du, eta herri-bazkalosteko kontzertuan Garazi eta Amaiur Barrena Urrutikoetxeak jarri dute doinua.

Arrasateko ELAko zenbait lagunek Bilboko mobilizazioan parte hartu dute, eta Arrasateko ESKko zenbaitek Gasteizko manifestazioan.

CCOO eta UGT elkarrekin mobilizatu dira, eta beheko argazkian Donostiako manifestazioko uneetako bat ageri da.

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen