Maialen eta Malen, merezitako txarletak lortu arren, ez dituzte Europako Txapelketarako selekzionatu

0
902

Aurtengo ekainean Espainiako Txapelketan urrea eta zilarra lortu dituzte. Hautatzaile espainiarrak arrazoi teknikoak argudiatu ditu.

Europako Txapelketan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten 7 atleta ez ditu hautatu espainiar federazioak.

Horietako bi atleta Malen Ruiz de Azua Larrinaga eta Maialen Axpe Etxabe arrasatearrak dira, hain zuzen, aurtengo ekainean Espainiako Txapelketa Absolutuan urrea eta zilarra lortu dituztenak.

Maialenek 4’45 metroko marka lortu zuen eta Malenek 4’40 metrokoa. Asier Martinez atleta nafarrak (Mundialean brontzea lortu berri duena) eta Gipuzkoako Federazioak espainiar hautatzailearen erabakia salatu dute sare sozialetan.

Halaber, animoak eman dizkiete hautatuak izan diren atletei, tartean Malen eta Maialeni. Bai horixe, animo eta aurrera!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen