Maialen Axpek urrea eta Malen Ruiz de Azuak brontzea lortu dituzte Espainiako Txapelketan

0
630

Biek ala biek 4’37 metrora zegoen langa gainditu zuten. Hala ere, balio gabeko salto kopuruen ondorioz, Maialenek irabazi zuen maila absolutuko lehiaketa. Ibai Fernandez arrasatearrak brontzea lortu zuen 4×100 erreleboetan.

Argazkia: Espainiako Atletismo Federazioa.

Estatu mailako txapelketa Madrilen jokatzen ari da, Getafe udalerrian. Emakumezkoen pertika-jauziko proba atzo jokatu zen, eta oso lehiatua izan zen:

Malen Ruiz de Azuak, Maialen Axpek eta Andrea San Josék 4’37 metrora zegoen langa gainditzea lortu zuten, lehenbiziko saiakeran.

Arrasatearra eta madrildarra 4’42 metroak gainditzen ahalegindu ziren baina momentuz ez dute lortzerik izan. Malenek brontzea lortu zuen, baliorik gabeko salto kopuruengatik. Ondorioz, urrearen bila, Maialen eta San José nor baino nor aritu ziren, biek bosna jauzi eginez.

Ez zuten langa gainditu eta ondorioz langaren maila jaisten joan zen. Azkenik, langa 4’22 metrotan zegoela, Maialenek langa gainditu zuen eta urrea lortu zuen. Zorionak Maialen eta Malen!

Gizonezkoen 4×100 errelebo lasterketan Ibai Fernandez arrasatearrak brontzezko domina lortu zuen Real Sociedad taldearekin, zorionak Ibai!

Gizonezko pertika-jauzian Istar Dapenak 7. postua lortu zuen. 5’25 metroko saltoa lehen ahaleginean lortu zuen baina ezin 5’35 metrokoarekin. Animo Istar!

Eneko Carrascalek ere 7. postu lortu zuen, jauzi hirukoitzean. 15’77 metroko jauzia lortu zuen lehen saltoan baina ondorengoetan ezin izan zuen marka hobeto. Dena den, 23 Urtez Azpiko Europako Txapelketarako hautatua izan zen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen