Aranes-Vallejos eta Magallanes-Barroso ariko dira Santamasetako Padel finalean

0
439

AKE elkarteak antolatuta, 32 bikotek eman zuten izena txapelketara, eta igande honetan finala jokatuko da. “Jende guztia animatzen dugu partida honetaz gozatzera”.

Argazkia: MB artxiboa.

Izan ere, datorren igandean, hilak 17, goizeko 11:00etan, Santamas Txapelketako finala jokatuko da Musakola kiroldegian.

Lehiaketa azaroaren 17ko asteburuan hasi zen, 32 bikotek izena emanda. Partidak hilabete pasatxoan jokatu ondoren, finala horrela geratu da:

Jorge Aranes eta Patxi Vallejos vs. Aitor Magallanes eta Ander Barroso. AKE elkarteak antolatu txapelketa eta dei hau zabaldu dute:

“AKEtik jende guztia animatzen dugu igande goizean partida honetaz zuzenean gozatzera Arrasateko kiroldegian”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen