AKE elkarteak antolatuta, Arrasateko irakasle Aitor Magallanesek irabazi du tenisean, Aranes-Vallejos bergararrek padelean eta Garcia eskoriatzarrak squashean.

96 lagun inguruk parte hartu dute aurtengo padel, squash eta tenis lehiaketetan, Arrasateko Kirol Elkarteak antolaturik.
Tenisari dagokionez, 24 pertsonak eman zuten izena, eta gaurko finalean Aitor Magallanes nagusitu da. Arrasateko tenis eta padel monitoreak 2-6, 6-2 eta 6-2 irabazi dio Jon Orbegozo azpeitiar eta futbolari ohiari.
- Txapelduna: Aitor Magallanes
- Txapeldunordea: Jon Orbegozo

Padelean 64 lagunek eman zuten izena, eta gaurko finalean lau bergarrarek hartu dute parte. Lehia bi setetan erabaki da: 6-4 eta 7-6.
- Biko txapelduna: Jorge Aranes – Patxi Vallejos

- Biko txapeldunordea: Juan Luis Etxaniz – Oscar Luquin

Squash txapelketa gaur jokatu da bere osotasunean, eta azkenean 8 jokalarik parte hartu dute. Finalean Borja Garcia eskoriatzarrak 3 eta 2 irabazi dio Alain Garcia aretxabaletarrari.
Txapelduna: Borja Garcia

Txapeldunordea: Alain Gomez

3. postua: Ander

4. postua: Igor Ansoategi

Kontsolazio txandan txapelduna: Pablo Zubia

Kontsolazio txandan txapeldunordea: Pablo Motos

Kontsolazio txandan 3. postua: Marce Gonzalez

Kontsolazio txandan 4. postua: Teo Zalma


Zorionak guztiei!