Magala espazioak ikasturteari ekingo dio lehen hitzaldiarekin eta Telegram kanal berriarekin

0
1434

Uribarri guneko Magala espazioak ikasturte berria abiatu du, hezkuntzari lotutako lehen hitzaldia eta komunitatea saretzeko Telegram kanal berria martxan jarrita.

Ikasturteko lehen hitzaldia urriaren 29an izango da, 17:30ean, eta Haur Hezkuntzako etapan zalantzak eta kezkak sortzen dituen gai bat landuko dute: eraso-jokabideak haurtzaroan. Amaia Arrieta izango da hizlaria, eta saioan itzulpen zerbitzua eskainiko dute bertaratzen direnentzat.

Bestalde, Magalak Telegram kanal berria sortu du komunitatearen arteko komunikazioa indartzeko eta informazioa modu azkar eta errazean zabaltzeko. Kanalaren bidez, espazioan antolatuko diren saioen berri emango dute, hitzaldietan izena emateko aukera eskainiko dute eta Magalan erregistratzeko bidea ere emango dute.

Horrez gain, Debagoienean hezkuntzarekin lotuta antolatzen diren jardunaldi nagusien berri ere zabalduko dute kanalaren bidez, eskualdeko hezkuntza komunitatearen arteko harremanak eta elkarlana sustatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen